Hobe berandu, inoiz ez baino, ezta?

Hobe berandu, inoiz ez baino, ezta?
Apurka - apurka, aurrerantz!

GORA TEKNOLOGIA BERRIAK!!!

GORA TEKNOLOGIA BERRIAK!!!

lunes, 28 de abril de 2008

Apirilak28

Iepa! Zelan lagunok!? Gaurko saio teorikoan teknología berriak eskolan integratu nahi izanez gero metodologia ere aldatu behar dugula ulertzera heldu gara, bestela ezer ez aldatzen delako ulertu dugulako.

Komunikazio sistema berri hau haurrei aurkeztu behar diegu eta aurkezteaz gain, erantzuten jakitea eragitea ere.

Aipatutakoa guztia bermatzeko, curriculumaren esparru guztietan integratzea beharrezkoa da.

Saio praktikoan “power point” berezi bat prestatu dugu non haren erabilera konplexuagoa egiten, (etekin gehiago ateratzeko) ikasi dugun. Hurrengo egunean soinua sartzen ikasiko dugularik.

viernes, 25 de abril de 2008

IKt –ak eta ikasgeletan sortzen ari diren berrikuntza (Manuel Ariaren artikulua)

Informeak diotenez, Europako eskola gehienak, eta Espainiarrak zehazki, errekurtso teknologiko nahikoz (ordenagailu, WIFI, arbel digitalak, proiektu multimedia…) hornituta daudela defendatzen du. Baina, TTBB hauen sartunea gero eta handiagoa bada ere oraindik ez du esan nahi eredu pedagogikoan guztiz txertatuta daudela, eredu tradizionala nagusi izaten jarraitzen baitu. Herrialde asko dira inbertsioak egin dituztenak baina momentuz irakasle gehiengoa eredu tradizionalerako laguntza gisa baino ez erabiltzen, beraz, atera dezakegun ondorioa bada eskolak pairatu duen TTBB –en inpaktua irakaskuntza – ikaskuntza prozesuan baxua dela.

TTBB hauen erabilera “antolakuntzarako” bideratuta dauden jarduerak aurrera eramateko izaten da, hala nola:
- Programaketa didaktikoa
- Ariketen prestakuntza
- Multimedia aurkezpenak
- Web –ean nabigatzeko
- E – maila –en bidezko komunikazioa

Hala eta guztiz ere, ez dute arreta asko jartzen material didaktiko digitalaren eraketan eta elaborapenean edota beste zentroekin batera proiektu komunak sortzeko. Bestalde, aipagarria da ere, ikasleekin klasearen barruan egiten duten material honen erabilera eskasa.

Askok defendatzen dute ordenagailuak erabiltzeak zera dakarrela haurrentzako: eskuratutako informazioaren hedapena, ariketa anitzen berri izatea… baina oraindik eta ikusi dugun bezala denbora behar da, momentuz, espero dugun baino panorama grisago baten aurrean baikaude.

Web 2.0

Web 2.0 kontzeptuaren bultzatzaileek webaren erabilpena gizarte sareak eta elkarrenganako kolaboraziora zuzendua dagoela deritzote, halaber, gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatu ditzaketelarik weborri interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko balio baitu. Gainera, teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan jarraitzen du.

Alegia, weborri tradizionalekin alderatuz, Web 2.0 orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa nabarmenagoa da. Hau da, datu base batetan oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnaz ari garelarik, berau zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekeelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo meta-datuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera.

Web 2.0 –a bada aplikazio tradizionaletatik web –aren bidez funtzionatzen dutenenrarteko trantsizioa. Ereduaren hobekuntza gauza interesgarriagoak egiteko aukera usten digularik. Azkeneko erabiltzailearentzako irtenbide hobeak eskura izan dadin.

Web 2.0 –arekin zerikusia duten artikuluak:
• Web 2.0 ¿Reconfiguración social o tecnológica?
• What is Web 2.0 en O’reilly (ingeleses)
• Web 2.0 Wikipedian
• Plataforma Web 2.0 : ¿Que Es?
• Web 2.0 for designers
• Are you ready for Web 2.0? en Wired.
• El evento Web 2.0 Expo
• Proyectos web 2.0 aparecidos en España en el 2007
• Como crear un logo web 2.0
• Eztabaida: ¿Relación entre Web 2.0 e Internet 2?

lunes, 21 de abril de 2008

Apirilak21

Iepa!! Zelan? Gaurko saio teorikoan klase digital baten adibide bat aurkeztu digu irakasleak non Terueleko, zehazki, Ariño auzoan emandako teknologi berrien integrazioa ikasgeletan non herriari informaziora ailegatzeko erraztasunak eskaintzen duen, era birtualean bidaiatzeko aukera... hau da, mundua hurbiltzeko. Klasekoei ezinezkoa egitea iruditzen bazitzaigun ere posible dela konturatu gara. Hala ere, oraindik prestakuntza asko falta zaigula argi daukagu, ezta?

saio praktikoa, berriz, egin duguna zera izan da: feed bat sartzea, plantillaren ereduarekin jolastea, klaseko blogak txertatzea (ahalegindu, gutxienez) eta berriro ere zoro bihurtu!!

hurrengora arte!!

viernes, 18 de abril de 2008

Apirilak14

Bloga lantzen jarraitzen dugu. Gauza nahiko egiterraza bada ere izugarri kostatzen ari zait. Inoiz ez zaizkit teknologia berriak gustatu eta orain “blog” bat egin behar…!Lan astuna, benetan.

Ukaezina da blog hauek irakaskuntzarrako oso baliagarriak gerta daitekeela material multimediak eskaintzen dizkigun erreztasunengatik eta eskura usten digun informazio osagarriarengatik, hala ere, denbora gehiago behar dut eredu berri hauei heltzeko. Tipi – tapa, tipi – tapa… aurrera! (Ze erremedio, ezta?Gg!)

Sentitzen dut lagunok hurrengoa esatea baina:

TEKNOLOGI BERRIAK IRENTSI GAITUZTE!!!!!!!!

Blogak irakaskuntzan

Blogak, web orriak dira eta haiei esker, elkar trukatu nahi dugun informazioa egituratu ahal dugu elkarren segidako sarrerak argitaratuz, data eta orduaren arabera; mooodlen bitartez egiten genuen egunerokoan bezala.

Irakaskuntzarako bentaja pilo bat dauzka, batez ere, zerbitzu edukatiboen almazenak bezala balio dutelako. Gainera, tutoretza konpartitua, lan taldeka, kooperazioa, komunitateen eragiketa, aprendizai taldeen eraketa, konpetentzia digitala era naturalean garatzea, informazioaren trataera integrala ahalbidetzea… eskura usten du.

Blogak, oso erakargarriak direnez, askotan bideo, irudi, edo musikaz lagunduta daudelako, atazak errazago egiten dira eta baita ulertu ere. Hori dela eta, batzutan (teknika honekin oraindik oso ondo harremantuta ez bagaude ere) TRESNA ETEKINTSUA gerta dakiguke haurrekin haien gaitasun ezberdinak lantzeko eta uarre egin ahal izateko. Jada, irakaslea ez dauka lehen zeukan zeregina, egun, bideratzaile lana egin behar duelarik.

Prozesua ondo bideratuta eta antolatuta egonik eredu paregabea gerta daiteke irakaskuntza – ikaskuntza prozesua arintzeko. Esan dudan bezala abantaila didaktiko pilo bat ditu: elkarlana, ebaluazioa prozesuarekin bat integratzea, ikasten ikastea suspertzea…

lunes, 14 de abril de 2008

KOMIKIA

Huge Software Sale

Blogakirakaskuntzan

Blogak irakaskuntzan

BIDEOA

Bideo bat nola eskegi ikasi dugu। Zuen gustukoa izatea espero dut:


lunes, 7 de abril de 2008

2008ko Apirilak 7

Kaixo lagunok!! Ordu bat igaro dut nire bloga irekitzen saiatuz eta penargarria bada ere azkenean lortu izan dut. Eskerrak! hala ere, esan behar dut pena merezi duela erloju bat sartzea lortu dudalako!! Beranduegi nenbilenez topatu dudan lehengoa aukeratu dut (beste egun batean benetan gustukoa dudana aukeratuko dut). Erlorjua eskuratu dudan helbidea hurrengoa da.

Horrez gain, normalean, eguneroko eskematiko bat egin behar dut nabilen klaserako eta hemendik aurrera nire blogetik publikatuko dut.