Hobe berandu, inoiz ez baino, ezta?

Hobe berandu, inoiz ez baino, ezta?
Apurka - apurka, aurrerantz!

GORA TEKNOLOGIA BERRIAK!!!

GORA TEKNOLOGIA BERRIAK!!!

viernes, 30 de mayo de 2008

Teknologiatametodologia

GAuza bat argi dago, TTBB-ak hemen daude eta erabili behar ditugu, bai haurrarengan erabiltzeko eta kontsumitseko trebetasun batzuk garatuz, kritikoak izan dezaten eta era arrazionalean informazioa trata dezaten bai haurrak gizarteratzeko.

hori dela eta, ez da nahikoa teknologi berriak txertatzearekin baizik eta metodologi aldaketa bat beharrezkoa da. hori kontuan izanda, TTBB -ak aldaketarako agentea bihurtu behar dira eta ez soilik lanabesa.

Hezkuntzaatzotabihar

konturatu behar gara gero eta gehiago informazio gizarte baten barruan gaudela eta horren ondorioz hezkuntzaren papera TTBB - aaren esparruan zer papera duten aztertu beharko dugu. hori dela eta, arlo sozialean eta hezkuntza goitik behera berrazteru beharko dugu.

orain, ekarpen pilo bat lortzen ditugu, multimedia dela medio, adib. eta horiek guztiak aprobetxatu behar ditugu haurra erakartzeko eta haren aprendizaia ahalik eta etekintsua izan dezan.

AnimatorVSanimation

Gure aiton amonek bideo hau ikusiz gero harrituko lirateke, TTBB -en aurrerakuntzarengatik. TTBB - en menpe gaude gainera, uholde erraldoi batez irentziak garelarik! Nik ere hala defendatzen nuen hasieran!!

lunes, 19 de mayo de 2008

Maiatzak 19, bigarren atala.

Saioa bukatzear dago eta jada aurkezpena egin dugu eta gustura nago lortu dugun emaitzarekin. Gaitera, nire kideei gustatu zaiela uste dut. Nire saioan hiru talde aurkeztu dituzte lana, lehenegoak hezurrei buruz aritu dira, nahiko argi utzi dute informazioa eta irudiz lagundu dute, hiperbinkuluren bat egin dutelarik. Gero, gu joan gara, ipuin antzekoa aurkeztu dugularik non haurrak gure laguntzarik gabe erabili ahal dutelarik, beraz, lantzen ditugun helburu, eduki eta erakartasunaz aparte, autonomia garatzea zen gure xede nagusia. Hirugarren taldeak berriz, Amerikari buruz aritu da, abestiak eta bideoak aurkeztu dituztelarik, informazioa Txanela proiektutik eta Enkartatik eskuratu dutela esan digute eta egin beharreko beste material didaktikorako oso baliagarria gerta dakiguke.

Hala ere zera esan behar dut, pena bat izan da gure taldean baina ordu ezberdinean datorrenen aurkezpenak ikusi ezin izana, ariketa hau oso etekintsua dela uste dudalako.

Maiatzak19

Egun on adiskideok!!

Saio teorikoekin jada bukatu dugu eta gaur prestatu dugun materiala aurkeztuko dugu.
Orain dela pare bat egun edo, Slideshare.net - en eskegi nuen eta handik nire blogera eraman dut han eskegiz. Pixka bat kostatu bazitzaidan ere lortu nuen! espero dut ondo ateratzzea aurkezpena, orain esango dizuet! orain arte!gg!

viernes, 16 de mayo de 2008

lunes, 12 de mayo de 2008

Maiatzak12

Jelouuu! zelan lagunak! Egun, saio teorikoa eta gero, non TTBBak hezkuntzan prozesuan nola integratu ahal ditugun aritu garen, PPT -ko lana egiten jarraituko dugu.

lunes, 5 de mayo de 2008

Maiatzak5

IEPA LAGUNOK!!!!

Zelan? Nik jada, guztiz zorabiaturik. En fin, guarko saio teorikoan TTBB -ak hezkuntza prozesuan txertatzeaz arit gara eta saio praktikoan PPT -ekin aprobak egiten jarraitu dugu, ahotsa grabatu dugularik.

Beste egun bat TTBB -ekin borrokan!

hurrengora arte!!

ORDENAGAILUAK IKASGELETAN

“El desarrollo de competencias informacionales y digitales en el alumnado como eje para el uso pedagógico de las TIC en las aulas” artikulua –ren arabera:

Irakaskuntza eredu berri hau eragina izan dezan teknologia berriak ikuspuntu innobatzaile batetik erabiliak izan beharko liratekeela defendatzen du.

Haren erabilpena irakaskuntzaren oinarrizko konpetentziak garatzeko, batez ere informazioaren trataera eta konpetentzia digitalerako zuzendua dago.

Haurrari beraz, beraiei akzeditzea, edukiak ulertzeko eta forma sinbolikoen bidez ezagutza eta kultura transmititzeko erremintak eta komunikatzea ahalbidetzen dioten erremintak sozialki komunikatu ahal izateko.

Azken bi mende hauen alfabetizatzea irakurtzen eta idazten jakitea zen, egun, berriz, informaziora heltzeko iturri berriak ere sartzen dira. Entzutezko alfabetizatzeaz, musikala, bisuala, audobisuala, digitala… -ez hitz egin dezakegu, kanalak ezberdinak baitira, beraz, pertsonak horren gainean formatzea ezinbestekoa izan beharko da, bai teknologiaren erabileran bai hizkuntza espezifikoaren gainean.

Kultura digital honen alfabetizatzeak zera dakar: aparailuak erabiltzen ikastea, software –ra ezagutzea, informazioaren lorpena, ulertzea, sorketa nahiz komunikazioarekin harremantzea. Hau da, teknologien bitarteko gizarteratzea ematea. Aipatu berri ditudan aspektu formatiboez gain jarrera eta balore batzuk erakutsi beharko dira zentzu eta esanahi morala, ideologikoa eta politikoa topatu ahal izateko errealitate omnispresentea delako.

Autoreak zera dio:

“El tratamiento de la información y la competencia digital implican ser una persona autónoma, eficaz, responsable, crítica y reflexiva al seleccionar, tratar y utilizar la información y sus fuentes, así como las distintas herramientas tecnológicas, también tener una actitud crítica y reflexiva en la valoración de la información disponible, contrastándola cuando es necesario, y respetar las normas de conducta acordadas socialmente para regular el uso de la información y sus fuentes en los distintos soportes”.

Ikasgeletan eredu hau integratzea oso konplexua den neurrian ez nahikorik curriculumean txertatzearekin, elementu gehiago beharrezkoak dira eta horiek dekretu ministerialetan agertzen direnak dira.

lunes, 28 de abril de 2008

Apirilak28

Iepa! Zelan lagunok!? Gaurko saio teorikoan teknología berriak eskolan integratu nahi izanez gero metodologia ere aldatu behar dugula ulertzera heldu gara, bestela ezer ez aldatzen delako ulertu dugulako.

Komunikazio sistema berri hau haurrei aurkeztu behar diegu eta aurkezteaz gain, erantzuten jakitea eragitea ere.

Aipatutakoa guztia bermatzeko, curriculumaren esparru guztietan integratzea beharrezkoa da.

Saio praktikoan “power point” berezi bat prestatu dugu non haren erabilera konplexuagoa egiten, (etekin gehiago ateratzeko) ikasi dugun. Hurrengo egunean soinua sartzen ikasiko dugularik.

viernes, 25 de abril de 2008

IKt –ak eta ikasgeletan sortzen ari diren berrikuntza (Manuel Ariaren artikulua)

Informeak diotenez, Europako eskola gehienak, eta Espainiarrak zehazki, errekurtso teknologiko nahikoz (ordenagailu, WIFI, arbel digitalak, proiektu multimedia…) hornituta daudela defendatzen du. Baina, TTBB hauen sartunea gero eta handiagoa bada ere oraindik ez du esan nahi eredu pedagogikoan guztiz txertatuta daudela, eredu tradizionala nagusi izaten jarraitzen baitu. Herrialde asko dira inbertsioak egin dituztenak baina momentuz irakasle gehiengoa eredu tradizionalerako laguntza gisa baino ez erabiltzen, beraz, atera dezakegun ondorioa bada eskolak pairatu duen TTBB –en inpaktua irakaskuntza – ikaskuntza prozesuan baxua dela.

TTBB hauen erabilera “antolakuntzarako” bideratuta dauden jarduerak aurrera eramateko izaten da, hala nola:
- Programaketa didaktikoa
- Ariketen prestakuntza
- Multimedia aurkezpenak
- Web –ean nabigatzeko
- E – maila –en bidezko komunikazioa

Hala eta guztiz ere, ez dute arreta asko jartzen material didaktiko digitalaren eraketan eta elaborapenean edota beste zentroekin batera proiektu komunak sortzeko. Bestalde, aipagarria da ere, ikasleekin klasearen barruan egiten duten material honen erabilera eskasa.

Askok defendatzen dute ordenagailuak erabiltzeak zera dakarrela haurrentzako: eskuratutako informazioaren hedapena, ariketa anitzen berri izatea… baina oraindik eta ikusi dugun bezala denbora behar da, momentuz, espero dugun baino panorama grisago baten aurrean baikaude.

Web 2.0

Web 2.0 kontzeptuaren bultzatzaileek webaren erabilpena gizarte sareak eta elkarrenganako kolaboraziora zuzendua dagoela deritzote, halaber, gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatu ditzaketelarik weborri interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko balio baitu. Gainera, teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan jarraitzen du.

Alegia, weborri tradizionalekin alderatuz, Web 2.0 orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa nabarmenagoa da. Hau da, datu base batetan oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnaz ari garelarik, berau zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekeelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo meta-datuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera.

Web 2.0 –a bada aplikazio tradizionaletatik web –aren bidez funtzionatzen dutenenrarteko trantsizioa. Ereduaren hobekuntza gauza interesgarriagoak egiteko aukera usten digularik. Azkeneko erabiltzailearentzako irtenbide hobeak eskura izan dadin.

Web 2.0 –arekin zerikusia duten artikuluak:
• Web 2.0 ¿Reconfiguración social o tecnológica?
• What is Web 2.0 en O’reilly (ingeleses)
• Web 2.0 Wikipedian
• Plataforma Web 2.0 : ¿Que Es?
• Web 2.0 for designers
• Are you ready for Web 2.0? en Wired.
• El evento Web 2.0 Expo
• Proyectos web 2.0 aparecidos en España en el 2007
• Como crear un logo web 2.0
• Eztabaida: ¿Relación entre Web 2.0 e Internet 2?

lunes, 21 de abril de 2008

Apirilak21

Iepa!! Zelan? Gaurko saio teorikoan klase digital baten adibide bat aurkeztu digu irakasleak non Terueleko, zehazki, Ariño auzoan emandako teknologi berrien integrazioa ikasgeletan non herriari informaziora ailegatzeko erraztasunak eskaintzen duen, era birtualean bidaiatzeko aukera... hau da, mundua hurbiltzeko. Klasekoei ezinezkoa egitea iruditzen bazitzaigun ere posible dela konturatu gara. Hala ere, oraindik prestakuntza asko falta zaigula argi daukagu, ezta?

saio praktikoa, berriz, egin duguna zera izan da: feed bat sartzea, plantillaren ereduarekin jolastea, klaseko blogak txertatzea (ahalegindu, gutxienez) eta berriro ere zoro bihurtu!!

hurrengora arte!!

viernes, 18 de abril de 2008

Apirilak14

Bloga lantzen jarraitzen dugu. Gauza nahiko egiterraza bada ere izugarri kostatzen ari zait. Inoiz ez zaizkit teknologia berriak gustatu eta orain “blog” bat egin behar…!Lan astuna, benetan.

Ukaezina da blog hauek irakaskuntzarrako oso baliagarriak gerta daitekeela material multimediak eskaintzen dizkigun erreztasunengatik eta eskura usten digun informazio osagarriarengatik, hala ere, denbora gehiago behar dut eredu berri hauei heltzeko. Tipi – tapa, tipi – tapa… aurrera! (Ze erremedio, ezta?Gg!)

Sentitzen dut lagunok hurrengoa esatea baina:

TEKNOLOGI BERRIAK IRENTSI GAITUZTE!!!!!!!!

Blogak irakaskuntzan

Blogak, web orriak dira eta haiei esker, elkar trukatu nahi dugun informazioa egituratu ahal dugu elkarren segidako sarrerak argitaratuz, data eta orduaren arabera; mooodlen bitartez egiten genuen egunerokoan bezala.

Irakaskuntzarako bentaja pilo bat dauzka, batez ere, zerbitzu edukatiboen almazenak bezala balio dutelako. Gainera, tutoretza konpartitua, lan taldeka, kooperazioa, komunitateen eragiketa, aprendizai taldeen eraketa, konpetentzia digitala era naturalean garatzea, informazioaren trataera integrala ahalbidetzea… eskura usten du.

Blogak, oso erakargarriak direnez, askotan bideo, irudi, edo musikaz lagunduta daudelako, atazak errazago egiten dira eta baita ulertu ere. Hori dela eta, batzutan (teknika honekin oraindik oso ondo harremantuta ez bagaude ere) TRESNA ETEKINTSUA gerta dakiguke haurrekin haien gaitasun ezberdinak lantzeko eta uarre egin ahal izateko. Jada, irakaslea ez dauka lehen zeukan zeregina, egun, bideratzaile lana egin behar duelarik.

Prozesua ondo bideratuta eta antolatuta egonik eredu paregabea gerta daiteke irakaskuntza – ikaskuntza prozesua arintzeko. Esan dudan bezala abantaila didaktiko pilo bat ditu: elkarlana, ebaluazioa prozesuarekin bat integratzea, ikasten ikastea suspertzea…

lunes, 14 de abril de 2008

KOMIKIA

Huge Software Sale

Blogakirakaskuntzan

Blogak irakaskuntzan

BIDEOA

Bideo bat nola eskegi ikasi dugu। Zuen gustukoa izatea espero dut:


lunes, 7 de abril de 2008

2008ko Apirilak 7

Kaixo lagunok!! Ordu bat igaro dut nire bloga irekitzen saiatuz eta penargarria bada ere azkenean lortu izan dut. Eskerrak! hala ere, esan behar dut pena merezi duela erloju bat sartzea lortu dudalako!! Beranduegi nenbilenez topatu dudan lehengoa aukeratu dut (beste egun batean benetan gustukoa dudana aukeratuko dut). Erlorjua eskuratu dudan helbidea hurrengoa da.

Horrez gain, normalean, eguneroko eskematiko bat egin behar dut nabilen klaserako eta hemendik aurrera nire blogetik publikatuko dut.